The Gipuzkoa Provincial Council seeks to take a polyhedric approach to Development Cooperation, so that this collaboration will produce people and organisations that can help drive change in their own areas.

Zergatik egiten dugu?
Lankidetza, Gipuzkoak harreman ekonomiko bidezkoagoak eta orekatuagoak lortzeko egiten duen ekarpena, gizarte osoaren ahalegin kolektibo eta partekatua izan behar da. Horregatik, garrantzitsua da Gipuzkoako eragile berriek lehen esperientzia izatea Hegoaldeko beste gizarte eta komunitate batzuen errealitatearekin, elkarren arteko elkarrizketa eta harreman aberasgarria ezarriz. Gipuzkoa Cooperaren helburua, beraz, Gipuzkoako beste erakunde batzuen inplikazio handiagoa bultzatzea da, beren ahaleginak Garapenerako GKEek betetzen dituztenetara gehitzeko, haien lana eta baliabideak indartuz eta, horrela, Gipuzkoako lankidetzaren muskulua zabalduz, lurralde solidario gisa.
Zer lortu nahi dugu?
Kulturaren, kirolaren, zientziaren, gastronomiaren edo artearen esparruetatik datozen erakundeak bilduz, Gipuzkoako Foru Aldundia Garapenerako Lankidetzara modu poliedrikoan hurbiltzea, eta lankidetza horretatik beren inguruneetan aldaketa-motor bihurtzeko gai diren pertsonak eta erakundeak sortzea.
Nola lortuko dugu?
Inplikatutako erakunde bakoitzak proiektu hauek garatzen ditu:
- Aiala Ostalaritza Eskola: Pachacutec-eko (Peru) jangela soziala.
- Kukai Dantza Taldea: prestakuntza eta Dantza tailerra Destino Dance Companyrekin (Etiopia).
- Physics Center (MPC) -CSI: karakterizazio optikorako Laborategi bat sortzea eta elipsometro espektral bat eskuratzea (Kolonbia).
- Real Sociedad Fundazioa: "Aprender valores a través del Deporte" (El Salvador).
- Donostiako Zinemaldia: Cooperación para el Fomento de la creación Audiovisual (Argentina).
- ASPEGI: Senegalgo emakumeei arrantza-sektorean laguntzeko programa.
Zer ekar diezaguke?
Ildo horretan, proiektua lurraldean proiekzio handia duten Gipuzkoako erakundeen konplizitatea bilatzean eta edukitzean oinarritu da, lankidetzaren berezko helburuekiko konpromisoa barnera dezaten, eta, gainera, lurraldeko beste erakunde batzuentzat eredu eta trakzio-elementu izan dadin gabezia material handienak dituzten gizarteen garapen demokratiko, ekonomiko eta sozialerako lankidetzan.
2020
- Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza (GFA)
- Hegoa - Garapen eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Institutua (UPV/EHU)