Helping make Gipuzkoa a leading territory in terms of application of Ambidextrous Management. In this regard, the project seeks to bring about the need in Gipuzkoa businesses to implement innovative features in management to boost resilience and competitiveness. To this end, a Reference Model for the Ambidextrous Company will be drawn up and disseminated, and this will be ratified by means of practical experiences carried out at businesses in Gipuzkoa. Developments on the project will also be incorporated in the activities of the three Basque universities involved in the initiative, in order to boost human talent and the competence of Gipuzkoa's businesses in this area.
Zergatik egiten dugu?
Covid-19aren pandemiak eragindako salbuespen sanitarioa, soziala eta ekonomikoa jasan ditu Gipuzkoak. Agintariek hartutako neurri administratibo eta sanitarioen ondorioz, jarduera ekonomikoa moteldu egin da, gure enpresen erresilientzia gaitasuna probatuz.
Horren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezkotzat jo du gure enpresetan eskumen jauzia eragingo duen ekimen estrategiko bat gauzatzea, etorkizuneko eraldaketa handiei behar bezala heldu ahal izateko. Horregatik, eta Etorkizuna Eraikiz prozesuaren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du “Gipuzkoa Jardun Biko Lurraldea” ekimena.
Proiektuaren oinarrizko helburua da Jardun Biko Enpresarentzako Erreferentziazko Eredu bat garatzea eta zabaltzea. Jardun Biko Enpresarentzako Erreferentziazko Eredu horrek katalizatzaile gisa jardun beharko du Gipuzkoako enpresetan kudeaketaren eraldaketa abiarazteko.
Zer egin nahi dugu?
Proiektuaren helburua da Gipuzkoa erreferentziazko lurraldea izatea Jardun Biko Kudeaketa aplikatzeko orduan. Ildo horretan, proiektuaren bidez, Gipuzkoako enpresetan kudeaketan berrikuntzak txertatzeko beharra sortu nahi da, erresilientzia eta lehiakortasuna areagotze aldera. Horretarako, Jardun Biko Enpresarentzako Erreferentziazko Eredu bat prestatu eta zabalduko da, eta Gipuzkoako enpresetan garatu diren aplikatzeko esperientzia praktikoen bidez berretsiko da.
Nola egingo dugu?
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ISEA Koop. Elkarteak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, ADEGI enpresa elkarteak eta MONDRAGON Korporazioak osatutako lankidetzak honako jarduera hauek burutu ditu:
- Sentsibilizazioa: proiektua Gipuzkoako enpresa komunitate osoari ezagutaraztea, esperientzia pilotuak garatzeko borondatezko enpresak erakartzeko.
- Esperientzia pilotuak garatzea: Gipuzkoako enpresetan Erreferentziazko Eredua aplikatzeko esperientzia pilotuak egitea hartzen du kontuan.
- Ezagutza formalizatzea: Gipuzkoako enpresetan gauzatutako esperientzia praktikoen dokumentazioa, horiek kontsultatzeko, kontrastatzeko eta zabaltzeko gordailu bat sortuz.
- Nazioarteko sareetan parte hartzea: Jardun Biko Enpresa paradigmarekin lotutako nazioarteko sareetan Gipuzkoa sartzea bilatzen du.
- Gizarteratzea: Proiektuaren jarduerak eta emaitzak Gipuzkoako gizartean hedatzea.
- Politika publikoei egindako ekarpena: Jardun Biko Enpresaren paradigma Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategian eta programetan txertatzea du helburu.
Zer ekar diezaguke?
Krisiak agerian utzi du Gipuzkoako ekonomia osoaren oinarri sozial eta ekonomikoak eraldatzeko prozesua gauzatu behar dela, etorkizuneko ekonomiaren lehiakortasun erronketara egokitzeko. Eraldaketa horrek kontuan hartu beharko luke etorkizuneko garapen ahalmen handia duten jarduera sektoreetan enpresa ekimen berriak sustatzea, bai eta egungo negozioetarako ikuspegi berriak sortzea ere.
Aipatu bezala, proiektuaren helburua honako emaitza hauek gauzatzea da:
- Enpresentzat: kudeaketan berrikuntzak txertatzeko beharra sortzea, enpresen erresilientzia eta lehiakortasuna handitzeko.
- Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat: bere estrategian eta ekimenetan txerta daitezkeen ekarpen berritzaileak sortzea.
- Akademiarentzat: proiektuaren garapenak bere jardueran txertatzea, giza talentua eta Gipuzkoako enpresen eskumenak indartzeko.
2020