Digital Guide to Training and Employment Resources.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuak Bidasoa eskualdean dauden egiturak indartzea proposatzen du, Irunen eta Hondarribian enpleguaren garapenean eta sorreran inplikatutako eragile guztiak gehiago integratzea, erakundeen arteko koordinazioaren eta lankidetzaren bidez eta enplegu- eta prestakuntza-baliabideak optimizatuz.
Nola lortuko dugu?
Proposamenak berekin dakar tresna digital bat sortzea, alde batetik, informazioa modu argi eta errazean kontsultatzeko, eta, bestetik, informazioa arinago eguneratzeko. Aurreko horrek eragina du eskura dauden baliabideei buruzko informazioa eguneratzeko moduan. Informazioaren bilketa eta/edo eguneratzea sistematizatuz, modu koordinatuagoan egingo da, laneratze-prozesuetan identifikatutako bikoiztasunak eta gabeziak saihestuz.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuaren helburua eskualdean enpleguaren eta prestakuntzaren arloan dauden baliabideak optimizatzea da, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzeko dauden baliabideak hobetzeko eta handitzeko. Proiektuak aukera emango digu erakundeen arteko koordinazioan eta lankidetzan urratsak ematen jarraitzeko, eta enplegu- eta prestakuntza-baliabideak optimizatzeko, eskualdeko ikuspegitik.
2020
- Bidasoa Bizirik