The project seeks to create a "network of networks" of intergenerational cooperation and expert volunteers, by way of assistance for elderly people affected by Alzheimer's and other dementia afflictions.
Zer lortu nahi dugu?
Afagiren eta Aubixa Fundazioaren proiektu honen bidez, belaunaldien arteko lankidetza eta boluntario adituen “sareen sare” bat sortu nahi da, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten adinekoei laguntzeko.
Nola egingo dugu?
Sei ekintza planifikatu eta garatu dira, Geroa Lantzen eredua aurrera eramateko eta zabaltzeko asmoz:
- “Donostiako Gutuna” idaztea, alzheimerra duten eta babesik gabeko egoeran dauden adinekoen eta haien zaintzaileen eskubideak biltzen dituena.
- “Alzheimerrari aurre egiteko Gipuzkoako Agenda” egitea, dementziaren gaia lantzean jarraitu beharreko bide orri gisa.
- Foro iraunkor bat martxan jartzea,eta nazioarteko jardunaldi bat antolatzea, alzheimerra duten pertsonentzako ingurune lagunkoien diseinuari buruz.
- “MemoriAZ” plataforma sortzea,gaixotasunari eta hura zaintzeari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza emateko informazio zentro gisa.
- Prestakuntza ikastaroak eta jardunaldiak antolatzea,zaintzaile eta profesionalentzat.
- “Aubixa Zentroa” martxan jartzea, atsedena hartzeko zentro gisa.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuaren bidez, dementziaren bat duten pertsonek jasotzen duten arreta hobetu nahi da, eta aurrera pausoak eman nahi dira gaixotasun horrekin eta gaixo horiekin adeitsuagoa izango den gizarte bat eraikitzeko.
2016
- AFAGI Elkartea
- Aubixa Fundazioa