Back Gazteen Gipuzkoa

The project encourages student participation, generating collective reflection and construction.

Youth
Education
Citizens Projects
Finished
classroom

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuak ikasleen parte-hartzea sustatzen du, hausnarketa eta eraikuntza kolektiboa sortuz. Gainera, etorkizunari buruz hitz egiteko aukera emango die gazteei. GAZTEEN Gipuzkoak nerabeen indarra, ideiak eta asmoak politikara hurbildu nahi ditu. Proiektuak 30 ikastetxeren esku-hartzea aurreikusten du. Guztira, Batxilergoko lehen mailako 600 ikaslek erantzungo diete etorkizuneko erronkei.

 

Nola lortuko dugu?

Gazteen Gipuzkoa proiektua gauzatzeko, protokolo metodologiko bat prestatu da, parte hartzen duten gazteek etorkizunari buruzko gai edo erronka bat har dezaten, produktu bat presta dezaten eta gainerako ikasleen aurrean parteka dezaten. "Gazteen Gipuzkoa" hiru fasetan banatzen da:

  1. fasea: prestaketa. Bost prestakuntza-saio (bat irakasleentzat eta lau ikasleentzat).
  2. fasea: produktuaren garapena. Ekintzak garatzeko bost saio.
  3. fasea: produktuaren aurkezpena. Produktua bi ikastetxetan aurkeztea.

 

Zer ekar diezaguke?

Gazteen ahotsa ia ez da entzuten ikastetxeetatik kanpo. Irakasleek ondo betetzen dute beren lana, baina esparru akademikotik ateratzeko aukera gutxi dituzte. "Gazteen Gipuzkoa" proiektuak aukera hori eskaintzen die. "Gaztea Gipuzkoa" proiektua urrats handia izango da Gipuzkoaren etorkizunerako; izan ere, gazteen ezagutza pertsonalarekin, etorkizunari buruz pentsatzen dutenarekin, asmatu dutenarekin eta noizbait amestu dutenarekin, ikuspegi politikoa ere eralda daiteke.

Announcement

2018

Entities
  • Arizmendi Ikastola