The project attempts to design and implement a new home care model for chronic patients, integrating the various levels of healthcare with social assistance.
Aging
Social Cohesion
Citizens Projects
Finished
Zer egin nahi dugu?
Proiektuaren helburua da arreta eredu berri bat sortzea, etxean eskainiko dena, paziente kronikoentzat, osasun arretako mailak eta gizarte laguntzakoak integratuko dituena. Aurre egin nahi diegu etorkizuneko desafioei, osasun sistema jasangarri bat eraikiz.
Nola lortuko dugu?
- Pazienteen behar guztiak aintzat hartuko dituen sistema soziosanitario bat eraikiz, beren osasun egoeragatik edo arazo soziosanitarioengatik etxean artatu behar diren pertsonak, aldi batez edo mugagabeki, kalitate maila handienaz, OSAKIDETZAren azpiegitura korporatiboen barnean.
- Jarrera proaktibo batez eta gizartea kontzientziatuz berrikuntza prozesuen alde egiteko beharraren inguruan.
- Etorkizuna eraikitzeko eredu berrietarantz hurbilduz, egungo ongizate eredua mantendu eta hobetzeko.
Zer ekar diezaguke?
Etxean artatzeak abantaila garrantzitsuak ditu, bai erabiltzaileentzat bai ospitalearentzat eta osasun sistema osoarentzat.
- Pazientearentzat eta familiarentzat: ospitaleratzeak berez dituen arriskuak txikitzen ditu.
- Ospitalearentzat: zerbitzuen zorroa handitu eta arreta tradizionala malgutzen du, komunitatera zabalik dagoen asistentzia alternatiba bat erantsiz.
- Osasun sistemarentzat: zerbitzuen zorroa modernizatzen laguntzen du, paziente bakoitzaren egungo eta etorkizuneko beharrentzat egokiagoak diren arreta moduak era espezializatuan planifikatzen.
- Gizarte Zerbitzuentzat: gizarte arretako zerbitzuak osatzen ditu, zerbitzu hobeago bat eskainiz herritarrei.
Announcement
2016
Entities
- LKS, S.C.L.
- ESI Donostialdea - OSAKIDETZA