The project seeks to provide a definition of a programme to identify the skills demanded by businesses.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuak enpresek eskatutako gaitasunak identifikatzeko programa bat definitzea proposatzen digu. Horrek esan nahi du lan-ingurune erakargarriak sendotu behar direla, merkatuak eskatutako gaitasunak eskuratzeko esku-hartze programak prestatuz.
Nola lortuko dugu?
Proiektuak ikerketaren, enpresa-munduaren eta lanbide-heziketako zentroen diziplina anitzeko lankidetza eskatzen du:
- Ikerketak baliozkotutako tresnak ematen ditu, eta esku-hartzeen inpaktua interpretatzea errazten du, lortutako esperientzietan eta datuetan oinarrituta.
- Enpresek beren enpresen hazkunderako beharrezkoak diren gaitasunak identifikatzen dituzte. Lanbide-heziketako zentroek hurbilketa bat egiten dute eskualdeko gazteen pertzepzioetara.
- Garapen Agentziak prozesua errazten du.
Zer ekar diezaguke?
Etorkizuneko gaitasunekin lotutako enpresen eskarien diagnostikoetatik abiatuta, proiektuak eskumen-profilen azterketa bat eskaintzen digu. Horrek eragina izan dezake lan-merkatuan hobeto sartzeko, 4. industria-iraultzaren automatizazioaren esparruko eskumenen eskaintza eta eskaria aztertuta.
2018
- Urola Kostako Udal Elkartea
- MIK S. Coop.
- CIFP Monte Albertia LHII