Back Emakumeen Etxeak

Encouraging shared reflection on Women's Houses in the towns of Gipuzkoa as strategic facilities for equality and to counter sexist violence, implementing a territorial model.

Social Cohesion
Participation
Work-life balance and Equality
Experimental Projects
On going
Emakumeen Etxeak project (women's house)

Zergatik egiten dugu?

Azken hamarkadan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko asmoz eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin udal ekipamendu berriak sortu dira Gipuzkoako udalerri askotan. Ekipamendu horiek Emakumeen Etxeak, Emakume Txoko, edo bestelako izenak izan arren, antzeko ezaugarriak dituzte, nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak izan.

 

Zer egin nahi dugu?

Gipuzkoako udalerrietako Emakumeen Etxeen gainean gogoeta partekatua sustatzea, indarkeria matxistaren kontrako eta berdintasunerako ekipamendu estrategiko gisa, lurralde-mailako eredua garatuz. Zehatzago esanda:

  1. Gipuzkoa-mailan garatutako eredua aztertzea eta biltzea, eredu propioa bilakatuz.
  2. Indarkeria matxistari ahalduntzearen ikuspegitik aurre egiteko Emakumeen Etxeen rola eta egungo esku hartzea aztertu eta ikaspenak ateratzea, gizarte-politikekin elkarlanean eta koherentzian sakontzeko, egungo eskaintza hobetze aldera .
  3. Etengabeko berrikuntzaren ikuspegiarekin lan egitea, indarguneak, zailtasunak, aukerak eta erronkak identifikatzea, eta horiei lurralde-mailan elkarrekin erantzuteko aukerak aztertzea.

 

NOLA EGINGO DUGU?

Etorkizuna Eraikizen printzipioekin bat eginez, lankidetza gobernantzaren bidez garatuko da proiektu hau. Batetik, Gipuzkoako Emakumeen Etxeak dituzten udalen, akademiaren eta Emakumeen Etxeen egungo pataidetzarekina eta etorkizuneko balizko partaidetza balioan jarriz. Horrez gain, sorreratik ekipamendu hauen bultzatzaile eta erabiltzaile izan diren emakume erabiltzaile, mugimendu feministaren parte hartzea ere bilatuko da.

Gipuzkoako eta Gipuzkoatik kanpoko esperientziak ezagutzen hobetuko da prozesua, eta ikasitakoa, esperimentazioaren bidez, praktikara eramatea da asmoa.

2021eko apirilean hasi genuen proiektuaren diseinu fasea, partaideekin elkarlanean prozesuaren erronka nagusiak identifikatu ahal izateko. 2021eko irailetik 2022ko abendu bitarte garatzea espero da.

 

Zer ekar diezaguke?

Gipuzkoako Emakumeen Etxeen eredu singularra balioan jartzea. Hau da, kudeaketa publiko komunitarioaren ereduan sakontzea, eta emakumeen aniztasuna eta partaidetza gehiago zabaltzea, baita ekipamendu hauen irisgarritasuna ere.

Beste erronka bat, indarkeria matxistari aurre egiteko politika sozialekin koordinazioa eta osagarritasuna hobetzea izango da, ekipamendu hauek indarkeria mota honi aurre egin, prebentzioan, sentsibilizazioan, detekzioan, deribazioan eta erreparaziorako duten gaitasuna handia dela frogatua baitago.

Announcement

2020

 

Related content

Documents