Back University and Collaborative Governance

The project focuses on innovation and collaboration between society and the institutions.

Governance
Education
Citizens Projects
Finished
Fundación Deusto

Zer lortu nahi dugu?

Proiektua berrikuntzaren eta gizartearen eta erakundeen arteko lankidetzaren inguruan mugitzen da. Helburua da eredu politiko irisgarriago eta gardenago batean parte hartzea bultzatuko duen kultur aldaketa sustatzea.

 

Nola lortuko dugu?

Online tresna bat diseinatu da Orkestra - Lehiakortasunaren Euskal Erakundeko ikertzaileek sorturiko jakintza partekatzeko, Gipuzkoako lurraldearen garapenerako prozesuetan ikertzaileek betetzen duten rolari buruz. Prozesuan prestakuntza fasean diren ikertzaileek eta Gipuzkoako garapen agentzietako teknikariek parte hartu dute. Gogoeta egingo dugu lurraldearen eraldaketa sozial eta ekonomikoan betetzen duten rolari buruz, eta “Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuen” eredu berriari buruz.

 

Zer ekar diezaguke?

Tresna pilotua Orkestraren webgunean dago kokatuta eta unibertsitateekin, teknologia zentroekin, administrazio publikoekin eta enpresekin erabili ahalko da. Erakundeek gobernu eredu irekiago batean parte hartzeko duten gaitasuna bultzatzen du proiektuak.

Announcement

2016

Entities
  • Deusto Fundazioa
  • HUHEZI, S.C.L.
  • Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua