Back Bizibide

The Bizibide project homes in on the confidence of each person in their own capacities, attaching importance to educational spaces as just another resource.

Education
Citizens Projects
Finished
Bizibide

Zer lortu nahi dugu?

Bizibide proiektua norberak bere gaitasunetan duen konfiantzan zentratzen da, hezkuntza espazioei garrantzia emanez eta haiek baliabide gisa ulertuta. Hiru helburu ditu:

  • Pertsona kooperatiboaren profila identifikatzea.
  • Kooperaziorako espazio egoki bat diseinatzea eta eraikitzea.
  • Dokumentazioa argitaratzea, proiektuari bultzada ekonomiko eta soziala emateko.

Bertan arlo oso desberdinetako hiru kooperatibek parte hartzen dute:

  • Hezkuntza.
  • Arkitektura eta ingeniaritza.
  • Altzarien diseinua eta fabrikazioa.

 

Nola lortuko dugu?

Metodologia garatzeko obra eta diseinu egokiak egin dira Eskoriatza, Arrasate eta Aretxabaletako lau ikastetxetan. Hala, eredu pedagogiko eraldatzaile berri bat finkatu da, eta ikasketa eta konfiantza espazio berriak artikulatzeko aukera ematen duen gida bat garatu.

 

Zer ekar diezaguke?

Eduki tekniko eta esplizituak dituzten hiru liburu argitaratzeak Bizibide proiektua egonkortzen lagundu du. Hiruak dira proposaturiko ereduari buruzko mundu mailako lehenengo erreferentziak.

  • Arkitektura Haur Hezkuntzan.
  • Arkitektura Batxilergoan.
  • Arkitektura Lehen Hezkuntzan.

Europa osoak, eta hortaz, Gipuzkoako lurralde historikoak, hurrengo urteetan izango dituen gizarte erronkak gainditzera zuzenduriko eredu pedagogiko bat.

Announcement

2017

Entities
  • LKS, S.C.L.
  • ISEA, S.COOP
  • Arizmendi Ikastola
  • Axular Lizeoa (Donostia)
  • EREDU
  • Herri Ikastola (Orio)
  • Laskorain Ikastola (Tolosa)
  • San Fermín Ikastola (Iruña)
  • Txantxiku Ikastola (Oñati)
  • Otbinnova – Hezkuntza Egitasmoetarako Aholkularitza Enpresa (Madril)
  • Nondik S. C. – Arkitektura eta Ikerkuntza Estudioa

 

Related content

Related videos

Joseba Iñaki Etxezarreta - Arizmendi