Back Bergarako Herri Proiektua: device for the social transformation of Bergara and popular project initiative

It aims to provide a community response to Bergara's future challenges. It is a collective listen-reply project to address local people's needs.

Governance
Social Innovation
Citizens Projects
Finished
Bergarako Herri Proiektua

Zer lortu nahi dugu?

Etorkizuneko erronkei erantzun komunitario bat ematea du helburutzat. Herritarren beharrak entzun eta behar hauei erantzun kolektibo bat emateko egitasmoa da. Bergarak bere etorkizuna eraikitzeko dituen erronkez jabetuz, hauek ondo ulertuz eta hauek gainditzeko proiektu komunitarioak definituz. Tokiko eragileen arteko proiektu amankomuna da, eta horretarako, herriko eragile eta norbanakoen elkarlana sustatuko da, betiere herritarren bizitzak erdigunean jarriz.

 

Nola lortuko dugu?

Elkarlan publiko-komunitarioan bidez etorkizuneko erronkei aurre egingo diegu. Marko berri bat definitu da, Debagoiena 2030, Lanki-MU, Olatukoop, Bergarako komunitatearen eta Bergarako Udalaren artean. Lankidetza honekin orain arte pairatutako gabeziak modu egonkor eta komunitario batean jorratuko dira.

 

Zer ekar diezaguke?

Pandemiak erakutsi digun hutsuneak eta herritarren eguneroko arazoei aurre egiteko lanabesak ahalbidetuko ditu. Hauei erantzuna emateko formazioa gauzatzea ezinbestekoa da, herritar eta eragileak ahaldunduz. Herri mailan eragileen arteko saretze berriak ekarriko ditu eta proiektu amankomunak sortuko dira. Herri logika zabal bat eraikiko da, inklusiboa eta aberatsa.

Announcement

2021

Entities
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Bergarako Udala
  • Debagoiena 2030
  • Olatukoop

 

Related content

Documents