Back Intergenerational Gipuzkoa

The project addresses the challenge of creating intergenerational spaces and usages. Towns and villages in Gipuzkoa have a large number of social centres which require new activities and usages. The scheme aims to create an intergenerational space prototype, to subsequently extend this model to other locations in Gipuzkoa.

Aging
Social Cohesion
Solidarity
Experimental Projects
On going
Intergenerational Gipuzkoa

Zergatik egiten dugu?

Biztanleriaren zahartzearen erronkari erantzun nahi zaio, belaunaldien artean oinarritutako paradigma-aldaketaren bidez. Proiektuaren asmoa da “Belaunaldien arteko Gunearen” eredu orokor bat garatzea, eredu orokor hori Gipuzkoako herri askorentzat baliogarria izan litekeelakoan. Belaunaldi arteko Gune baten helburu nagusia honako hau da: ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea; horretarako, beharrezkoa da herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzea.

 

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuaren helburuak honako hauek dira:

  • “Gipuzkoa Belaunaldi Arteko” Eredua Gipuzkoako Lurraldera hedatzea zenbait udalen laguntzarekin.
  • “Belaunaldien Artekoa Gune-Sorta” bat garatzea, zenbait udalen partaidetzarekin.
  • Belaunaldi arteko Gune baten helburu nagusia honako hau da: ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea; horretarako, beharrezkoa da herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzea.

Honako ekintza nahiz jardunbide hauek emango diren:

  • Asmo partekatuak.
  • Aisia norbanakoa edo partekatua.
  • Pertsonen arteko harremanak.
  • Banakako edo taldeko lana eta ikaskuntza.
  • Kudeaketa partekatua.

 

Nola lortuko dugu?

Orain arte, ekintza hauek garatu izan dira:

  • Ekimena zehazteko jarduerak.
  • Proiektuaren lan-eremu objektiboak kontzeptualizatzea eta hautatzea.
  • Belaunaldien arteko zerbitzuen esperientzia praktiko onenen azterketa prospektiboa.
  • Legazpiko Belaunaldien arteko Gizarte Zentroaren prototipatu orokorra garatzea.
  • Arrasateko Belaunaldien arteko Gizarte Zentroaren prototipatu orokorra garatzea.
  • Legazpiko eta Arrasateko belaunaldien arteko zentroetarako barne-diseinua.
  • Arrasateko Etxaluze Gizarte Zentroan ekintzak gauzatzea.
    Arrasateko argazki zaharren erakusketa eta horiei lotutako hitzaldiak.
    On Josemaria Arizmendiarrietari buruzko argazki erakusketa eta horri lotutako hitzaldiak.
    “Euskararen bizi-bidea” izeneko hitzaldiak.
    “Euskadiko kirol praktiken eta tekniken-teknologien bilakaera” izeneko hitzaldiak.
    “Basque History of the Word” izeneko erakusketa eta hitzaldiak.
  • Herritarrek parte hartzeko prozesuak abiaraztea (Arrasate GizarteLAB eta Legapi GizarteLAB III).
  • Belaunaldien arteko Eco-Cohousing bat diseinatzen hastea Arrasaten, belaunaldien arteko zentro integratu bat barne.

Ondoren, ekintza hauek gauzatuko dira:

  • Legazpiko Belaunaldien arteko Gizarte Zentroa abian jartzea.
  • Legazpiko Ezkurrenea belaunaldien arteko co-Housing delakoa abian jartzea.
  • Belaunaldien arteko ekintzak gauzatzea Legazpin eta Arrasaten.
  • Arrasaten belaunaldien arteko eco-cohousing baten diseinuaren eta bideragarritasun ekonomikoaren ondorioak.

 

Zer ekar diezaguke?

Laburbilduz, honako hauek dira Proiektutik lortu litezkeen onurak:

  • Gipuzkoan zahartzearen tratamenduan paradigma-aldaketarako baliabide berri bat sortzea.
  • Belaunaldien arteko topaketa ahalbidetzea, esperientzia pilotu praktiko batean oinarritutako belaunaldien arteko ekarpenen bidez, Gipuzkoako kapital soziala indartzeko funtsezko elementu gisa.
  • Belaunaldien arteko espazioen eta erabileren tipologia berritzaileak praktikan abian jartzea, arlo horretako nazioarteko jardunbide onenetan oinarrituta.
  • Gipuzkoako gazteei nazioarteko belaunaldien arteko zerbitzu onenen mailako espazioak eta zerbitzuak eskaintzea.
  • Gipuzkoa osorako belaunaldien arteko harremanak uztartzeko gai izan litekeen eredu errepikagarri bat proposatzea, ondoren tokian-tokiko baldintzetara egokitu ondoren herrietara hedatu litekeena.
Announcement

2021

 

Related content

Documents