This project will be the voice of those who are old enough to work in Gipuzkoa, but are at the beginning or the end of this phase, showcasing their experiences.
Zer lortu nahi dugu?
Ibilbide profesionalean ezagutza zirkularra sustatzen duen belaunaldien arteko ekosistema bat sortu nahi da, lanbide aukeraketa edota lanbide txertaketako prozesuan dauden pertsonentzat inspirazio iturri izan dadin. Honez gain, jakintza hori balioan jartzeaz gain, balioen transmisioa ere piztu nahi da ezagutzaren transferentziaren bidez. Azkenik, Gipuzkoako gizartean aldaketa bat nahi da eman, 55 urtetik gorakoen eta hasierako lan egoeran dauden gazteen testigantzei balioa emanez, Gipuzkoa kooperatibo eta belaunaldiartekoa izateko.
Nola lortuko dugu?
Proiektua sarearen ikuspegitik ezartzen da, eragile komunitarioak dinamizatuz eta lankidetzan arituz. Beste eragile batzuekin lankidetzan arituko gara, denboran iraunkortasuna izan dezaten. Prototipoak bizirik jarrai dezan, ikastetxeekin landuko da jarduera orientazio zerbitzuetan txertatzea eta pertsona erreferenteak bilatzea haien kontaktuen bidez.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honen bidez, Gipuzkoako lan egiteko adinean dauden baina etapa honen hasieran edo amaieran daudenei ahotsa emango zaie hauen esperientziei balioa emanez. Modu honetara, esperientzia gehien dutenen testigantzak denboran galdu beharrean, belaunaldien arteko ezagutza sare batean sartuko dira gazteenei bere ibilbide profesionalean orientazio bezala erabiltzeko.
2021
- Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza
- Careers & Jobs- Daiteke
Related content
Documents
- BelaunaldiakLab- Podcastak
- BelaunaldiakLab- Unitate didaktikoa
- BelaunaldiakLab- Memoria
- BelaunaldiakLab- Podkast gidoia
- BelaunaldiakLab- Aurkezpena
- BelaunaldiakLab- Triptikoa