This project sets out to systematise and disseminate educational, social and political initiatives being carried out in the community targeting infants and teenagers, in keeping with Education 360 philosophy.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honek proposatzen du Gipuzkoako lurralde historikoan haurrak eta nerabeak komunitate-mailan garatzen ari diren eta 360 Hezkuntzaren filosofiarekin bat datozen hezkuntza-, gizarte- eta politika-ekimenak sistematizatzea eta zabaltzea.
Gainera, eremu horretako eragile eta erakunde garrantzitsuekin elkarrizketa-espazioak eskaini nahi dira, ezagutza partekatzeko, hezkuntza-berdintasuna sustatzeko eta Gipuzkoan eta EAEn antzeko ekimenak bultzatzeko.
Nola lortuko dugu?
Planteamendua esperimentala da, eta, batik bat, errealitate desberdinak dituzten Gipuzkoako hiru udalerrirekin batera egindako lan-prozesu batean oinarrituko da; udalerriko hainbat eragile inplikatuko ditu, beren komunitateko haur eta gazteen berdintasuna sustatzeko.
Esperientzia horretatik lan-ereduak sortuko dira, eta gero beste udalerri batzuetan partekatu ahalko dira.
Horrekin batera, esparru formaleko, ez-formaleko eta beste erakunde eta entitateetako eragilez osatutako Batzorde Zientifikoa eratuko da, proiektua gertutik ezagutu, ezagutza partekatu, sinergiak aprobetxatu eta Gipuzkoan arlo horretan aurrerapauso garrantzitsuak emango dituzten proposamenak egin ditzaten. Batzordea 6 aldiz bilduko da proiektuan zehar.
Zer ekar diezaguke?
Aukera bat izan daiteke pandemiaren ondotik haurrek eta gazteek dituzten beharrak aztertzeko, Gipuzkoan garatzen ari diren esperientzia positiboak ezagutzeko eta udalerrietan sortzen ari diren behar berriei ekimen berriak sortzeko.
2021
- EDE Fundazioa
- Zarauzko Udala
- Kabia Elkartea